miércoles, 26 de agosto de 2015

2015EKO ARTIKAKO JAIAK


ARTIKAKO BIZILAGUN MAITEOK:

ARTIKAKO JAIAK HURBILTZEN DIRA. JARDUERA BATZUK gogorazi (etorri berrientzat) eta AURTENGO BERRITASUNAK kontatu nahi dizkizuegu guztioi:

-         JAI ATARIKOAK 

Aurten, jaien aurreko asteburuan, irailak 5 eta 6an, honako ekitaldi hauek burutuko dira:

Larunbatean, irailak 5, eguerdiko 12etan, María Dominguez Plazan, Artikako Konpartsaren Erraldoi Berrien aurkezpena egingo da.

Arratsaldeko 5etan, Artikako Frontoian JaiEN AURREKO JaialdiaRI hasiera emango zaio, erraldoi eta buruhandien konpartsak, eta Artikako dantzari eta txistulariek parte hartuko dutelarik. Pilota partidak arratsaldeko 6etan hasiko dira. Umeen partida lehenengoa izango da eta profesionalena bigarrena. Bertan MIKEL GOÑI ETA IÑAKI ESKUDERO,  ISMAEL CHAFÉE  ETA  IÑIGO PASCUALen kontra arituko dira.

Igandean, irailak 6an, arratsaldeko 17:30ean Artika Berriko Novo Art eta La Buena Vida tabernetan izango da MUS TXAPELKETAren lehenbiziko kanporaketa (final ordea eta finala irailaren 12an, larunbatarekin, burutuko da María Domínguez karpan).  Parte hartu nahi duenak, irailak 4a baino lehen,  Kontzejuko bulegoan izena eman beharko du, posta elektronikoaren bidez (concejoartica@berrioplano.es), Kontzejuko buzoian datuak utziz edota telefonoz deituz (948 383793).


-         JAIAK 

Irailak 11, ostirala, arratsaldeko 18:30ean, Jaien Kartelen Lehiaketaren sariak banatuko dira; bai irabazleei, bai parte hartu duten umeei.

Aurten ere jaio diren haurrei ZAPIA JARRIKO ZAIE. Irailak 11, ostirala, arratsaldeko 18:30ean, txupinazoa baino lehen, Artikako Kontzejuko Batzorde Gelan izanen da urtero bezala. Ateratzekoan Kontzeju Etxearen aurrean ARTIKAKO TXIKIEN ARGAZKIA eginen dugu. 

Zapia lortu nahi duenak, Kontzejuko bulegoan eros dezake 6 eurotan (bulego ordutegian).

ALAIKI” eta “EGAN” ORKESTEK ostirala eta larunbateko gauak alaituko dituzte Artika Berrian.   

Irailak 12, larunbata, 11:00etatik aurrera Artika Berrian eginen den HAUR ENTZIERRORAKO haur bakoitzari bere gurpil-zezena ermatera animatzen diegu, nahiz eta Kontzejuak bereak jarri. Antolatu ditugun HAUR JOLASEKIN guztiok gozatzea espero dugu: PUZGARRIAK, TRENA, UR-ZEZENA, ZEZEN MEKANIKOA, AURPEGI MARGOKETA TAILERRA,  ESKULAN TAILERRA, ROKODROMOA, JUMPING, ZIKLO PITA ETA ZEZENZUSKO BIKOITZA.  Umeek eta helduek ERRALDOI ETA KILIKIEN KONPARTSA, KARAOKE, BATUKADA ETA DANTZA HERRIKOIEZ  gozatzeko aukera izanen dugu.

 Irailak 12, larunbata, Artika Berriko karpan eginen den KALDERETE TXAPELKETARAKO lagun-talde bakoitzak Kontzeju Etxeko postontzian, posta-elektroniko bidez, edota telefonoz deituz (948 383793) izena eman beharko du irailaren 9a baino lehen. Beharrezkoa da talde bakoitzaren zenbaketa, arduradunaren izena eta telefonoa jartzea. Kaldereteren egun berean, goizeko 10:00etatik 11:00etara “María Dominguez” Gizarte Etxean, ardoa, ura, ogia, lursagarrak, platerrak, edalontziak eta mahai-tresnak emanen dira. Mahiak eta aulkiak izanen dira karpan eta ezin izanen dira kanpora atera. Karpan badago lekua 500 lagunentzat. Hortik aurrera bizilagun gehiagok parte hartu nahi izanez gero, bere mahiak eta aulkiak ekarri beharko dituzte eta plazaren ataripetan jarri. Azken hauei, ardoa, ura, ogia eta mahi-tresnak emanen dizkiegu 200 lagunentzako gehienez. Koadrila bakoitzak bere sua eramango du. Ezin da surik egin ez karpan ez arkupetan, ezta denden aurrean mahairik jarri. Kalderete hoberena sarituko da, Nafarroako produktuz beteriko saski bat jasoko du eta.

 Irailak 12, larunbateko AFARIA Artika Berrian jarritako karpa erraldoi batean eginen da aurten ere. Bai larunbateko afarirako bai igandeko paelladarako zenbatutako txartelak, Kontzeju-Etxean abuztuaren 31tik iraialaren 10era, eros daitezke. Afarirako, helduentzako menuak 16 € balio du (32 € erroldaturik ez daudenentzat) eta haragia edo arraina aukeratu behar da; haur menuak 6 euro (12 € erroldaturik ez daudenentzat) balio du. Zeliakoentzat menu goxoa nahi izanez gero esan behar da aldez aurretik.

-         Helduentzako menua:

            HASIERAKOAK
Entsalada mistoa
Baratxuri-nahastura eta ganbak
Otarrainxkak plantxan
Urdaiazpikoa, txorizoa, saltxitxoia eta patea

           BIGARREN PLATERA
• NAFARROAKO behi txuleta edo
• Lupia egur-ikatzetan

           AZKENBURUKOA
Limoi sorbetea

-         Haurrentzako menua:

         HASIERAKOAK
Espagetiak tomatekin

        BIGARREN PLATERA
Oilasko urdaiazpiko txikiak patatekin

        AZKENBURUKOA
Izozkia

Kafe pastekin, ardoa, sagardoa eta likoreak.


Irailaren 13an, igandean, Pilota-Lekuan eginen den PAELLA MISTO ERRALDOIAK 6 € balio du (12 € erroldaturik ez daudenentzat) eta entsalada mistoa, azkenburukoa, edaria, ogia eta mahi-tresnak barne. Esertzerakoan txartel guztiak zenbatuta daudela gogoratu nahi diogu jende guztiari.

Irailak 13, igandea, 18:00tik aurrera HAURRENTZAKO TXOKOLATADA eta “ZIRIKA ZIRKUS”  Artika Berriko karpan izanen dira.


            JAIEN ANTOLAKUNTZAN BOLUNTARIO BEZALA LAGUNDU NAHI BADUZU, ANIMA ZAITEZ ETA KONTZEJUKO TELEFONORA DEITU (948 383793) EDO ZURE DATUAK KONTZEJUKO POSTA ELEKTRONIKORA BIDALI (concejoartica@berrioplano.es).

  
Informazio gehiago Kontzejuko Blogean: concejo.artica.blogspot.com

Jaiak zuen gustokoa izatea eta bizilagun guztiak gozatzea espero dugu.
KONTZEJUKO JAI BATZORDEAREN izenean,


ANGEL OBANOS GALAR
ARTIKAKO KONTZEJUKO PRESIDENTEA.

Artikan, 2015eko abuztuaren 24a.