Bizilagun maiteok:
Kontzejutik zuei agur egin eta eguberri on opa nahi dizuegu, eta aldi berean egun hauetako jarduerak ere gogorazi nahi dizkizuegu:
- Hilak 16, ostirala, 19:00etan “Maria de Maeztu” kultur etxean gabonetako jaialdia: Lehiaketen sari banaketa eta ondoren antzerkia guztientzat, bereziki haurrentzat, “Cíclicus” antzerki obra “Circus-Tanzia” taldearen eskutik.
- Hilak 17, larunbata, 17:30etan Artika Berriko “Maria Dominguez” Gizarte-etxean, Mari Domingi haurren gutunak jasoko ditu Olentzeroari eramateko eta ipuin kontalaria izanen da. Indarrak berritzeko lunch, txokolatada eta ardo beroa izanen dira.
- Hilak 24, ostirala, 18:00etan OLENTZERORI ongi etorria ematera aterako gara, Ezkabako basoetatik haur eta helduei opariak eta zintzotasuna ekartzera jaisten den ikazkin potolo eta onkote horri.
Ekitaldia gehiegi ez luzatzeko, haurrentzako opariak besterik ez eramatea proposatzen da. Haurren opariak, opari bana, ikusgai eta izenarekin ongi jarrita, hilak 23an 18:00etatik 19:00etara Kontzejura ekartzen ahal dituzue.
Gurasoei baserritarez jantzita joatera animatzen dugu. Gaztainak, pastak eta ardoa izanen dira.
- Erregen egunean 13:30etan elizako atarian, Kontzejuak erregen-opil tradizionala banatuko du.
Guztiak, haur eta helduak, ekitaldietan parte hartzera gonbidaturik zaudete.
Kontzejuko batzordeko kide guztien izenean, jaso itzazue agur bero bat eta nahi oberenak hurrengo urterako.
Miren Nekane RUANO GARCÍA
Artikako Kontzejuko Presidentea
Kontzejuko “Tú eliges, Tú decides” Proiektua:
“Actuaciones Forestales en Monte San Cristóbal Artica 2012”= Proiektu 11212.
Kontzejuko Bloga: concejoartica.blogspot.com


0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada